ESAIDAZU
Karlos Linazasoro, 1995
Esaidazu ze goibelaldik bizi zaituen
Zergatik den zure tristura hain lazgarria
Nork akusatzen zaituen gauaren begien atzetik
ltxaron hor, ikus itzazu pasatzen animaliak, gezurra,
Murgil itzazu uretan eskuak, edan nire bihotzetik
isiltasuna, horma itsu horren arantzeak
Izan zaitez zelatari, izen bat xuxurlatzen duen hondamendi
zurbil, pasio geldo eta hegatxabal, izan zaitez espazio hori
zeinean Lurra dardar baita eta betikotasun zauritu
Esaidazu nor zaitudan, zergatik diren zure zinkurinak
beira txuri, zein zorabiok alditxartzen zaituen bidean
Noiz izango diren zure begiak piratontzi.
Oso zakona da olerkia hau!
ResponderEliminarya! jejeje baina ez dago txarto ez?
ResponderEliminarOso polita da! eta zakona!
ResponderEliminarobeto!!!
ResponderEliminarPolita da, Gustatu zait.
ResponderEliminareskerrik asko
ResponderEliminar