martes, 14 de junio de 2011

Nire iritzia



Gizaki agurgarriok:

Eskutitz honetan mundua gero eta gehiago kutsatzen dugula esan nahi dut. Nik eskatu nahi nuke mesedez ez kontaminatzea. Arrazoi asko daude baina nik bakarrik batzuk esango ditut.

Kutxatu egiten badugu animaliak hil egingo dira, eta animaliak hil egiten badira guk haragia ezingo dugu jan.

Alde batetik Alemanian ere norbaitek animalien pentsua kontaminatu du dioxinekin eta 4.700 basetxe itxi egin dituzte.

Gainera, kontaminatzen badugu gu ere hil egin ahal gara. Eta ez gu bakarrik, animaliak, landareak, arrainak.......

Hori gutxi balitz, petrolioa eramaten duten itsasontziak, apurtzen badira petrolioa itsasora jausten da eta itsasoko alde bat guztiz kontaminatu ahal dira. Horren ondorioz arrainak edo itsasoan dauden animali guztiak hil egin ahal dira.

Horregatik eta gauza gehiagogatik eskatu nahi nuke ez kontaminatzea. Eta bizitza askoz hobeagoa eukingo dugu. Adibidez zaborra zakarrontzira bota eta ez lurrera.

1 comentario: